GARA Euskal Herriko egunkaria
Urteurrena

Gabriel Aresti jaio zeneko 81. urteurrena oroitzeko ekitaldiak Bilbon


Gabriel Aresti kultura elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon, atzoko egunez, 81 urte beteko lituzkeelako idazleak bizirik egonez gero. Gaur, 11.00etan, Itziar Lakak «Gabriel Aresti euskaldun berri» hitzaldia eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian eta «Arestiren Bilbo» literatura ibilbidea egingo da. Bestalde, urriaren 20an (11.00), Xabier Monasteriok «Arestiri gorazarre» hitzaldia eskainiko du Kafe Antzokian eta hilaren 28an, 11.00etan eta 18.30ean, Rafa Ruedaren «Gabrieli kantuz» hitzaldi musikatua izango da Gabriel Aresti euskaltegian.