28 OCT. 2014 ETB Euskarazko programazioa berritzeko plan bat eskatu dute EH Bilduk sei hilabeteko epea eman nahi dio EITBko zuzendaritzari ETBren euskarazko programazioa berritzeko, kalitatearen aldeko apustua egin eta euskal jendarteari produktu benetan erakargarria eskain diezaion. Horixe da Estitxu Breñasek Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu duen legez besteko proposamena, audientzia-datuek argi adierazten dutelako ETB1-ek eta ETB3-k gero eta ikusle gutxiago dutela. «Joera oso kezkagarria da eta horren arrazoia programazioan bilatu behar da», esan zuen legebiltzarkideak.