18 JAN. 2015 HEMEROTEKA Pixa buru gainean, Madrilek euskal gizarteari Xabier Letona Argia.com, 2015/1/12 (...) Sakonean, PPren Gobernuak argi uzten du euskal gizarteak pentsatzen duena berdin zaiola; eta berdin Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta gainerako euskal instituzioek esaten dutena. Gordin esanda, pixa egiten die guztiei buru gainean. Eta gainera trufa doinuz: iaz manifestazioaren aurretik eta aurten ostean, berdin zaigu. Gaitza da mendekuaz aparteko bestelako irakurketarik egitea, garai batean euskal auziak ematen baitzien errentarik Espainian, baina gaur egun hori ere ez. Hala ere, antza, eta are gehiago Pariseko atzoko manifestazioaren ondoren, hemen ere terroristek ez dutela babeslekurik erakustea beti da errentagarri. Klabea? Euskal gizartean egiazko bake prozesu baten alde egin nahi dutenek behingoz bat egitea eta, desberdintasunak desberdintasun, bakea eta bizikidetza serio eraikitzen hastea. Ahaztu une batez Madril eta ekin hemen, bestela Madril ere ez baita mugituko. EH Bildutik eta PSEraino -edo inkestak lehen lerroan jartzen duten Podemoseraino- eta tartean aktiboen behar luketenak, EAJ eta Eusko Jaurlaritza. PPk nahiago du Euskal Herria nahasian, horrek dena oztopatzen baitu, baina Euskal gizarteak badu garai berri bat bizitzeko eskubidea eta nahia. Ez da beste barik zerutik jausiko, euskal herritar eta instituzioei dagokie haren alde borrokatzea. (...)