GARA Euskal Herriko egunkaria
HEMEROTEKA

Kalte-ordainak


Greziak aldian behin mehatxu egiten die alemanei: soka estutzen eta estutzen segitzen baduzue gure eztarriak itotzeraino, naziek egin zizkiguten kalteen ordaina eskatuko dugu. (...) Debatea: noiz arte egin liteke historian atzera, zorren kitapenean?

Korapilo asko eta estuen auzia da, baina inbasio naziaren garaian greziera debekatuta egon zela ere baliatuz -beste zor bat, dirutan neurtzen zaila-, horra kalte-ordainen ertz bat aipatzen ez dena: nola berdintzen da hizkuntza baten debekuak eragindako kaltea? Deskalabroak badu erreparaziorik? Euskarara nator: esan liteke, esan ohi den bezala, administrazioak diru gehiegi gastatzen duela hizkuntzaren sustapenean, hizkuntza horri inolako erreparaziorik egin ez zaionean mendetan, erregimen desberdinetan, diktaduran sufritutako debeku eta pertsekuzioarengatik?