Athletic gero eta sendoago sailkapenaren buruan
Zuri-gorriek lau puntutara utzi dute bigarren sailkatua den Atletico Madrid, Llanos Olivenza Lezaman gainditu ondoren (5-0). Realak eta Lagunak taldeak berriz, galdu egin dute Levante (3-0) eta Huelvaren kontra (0-5) jokatu dituzten partidetan.
Naiz.info
Bilbo
Athleticek emakumezkoen Lehen Mailako lehen postuan jarraitzen du beste jardunaldi batez Lanos Olivenza Lezaman gainditu ondoren (5-0). Garaipen honekin lau puntutako tartea ireki dute bigarren tokian sailkatuta dagoen Atletico Madrilekiko. Bartzelona eta Rayo Vallecano sei puntutara dituzte.
Beste alde batetik, Realak Levanteren zelaian galdu du 3 eta 0 eta Lagunak taldeak beste porrot gogor bat jaso du etxean (0-5).