Irabazi egin du Caja Laboralek Bartzelonaren aurka, galdu, aldiz, Bilbao Basketek
65 eta 67 nagusitu zaio Caja Laboral Bartzelonari ACB Ligari zegokion neurketan. Uxue Bilbao Basketek, aldiz, galdu egin du Unicajaren aurka, 63 eta 59.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Bi euskal taldek jokatu dute gaur ACB Ligari zegokion neurketa. Caja Laboralek Bartzelonara bidaiatu du, Uxue Bilbao Basketek, aldiz, Malagara.
Garaipena lortu dute gasteiztarrek Bartzelonan (65-67) eta, modu horretan, sailkapeneko bigarren postuan egonkortzea lortu dute. Neurketa osoan aurretik izan badira ere, azken laurdenean asko gerturatu dira kataluniarrak. Hala ere, markagailuari eustea lortu du Caja Laboralek.
Errepasatu hemen neurketak utzi dituen emaitzak.
Uxue Bilbao Basketek, aldiz, galdu egin du (63-59). Hala ere, sailkapenaren goi partean jarraitzen dute bilbotarrek.