Jaunarenak Zabaleta kanporatu du
Partida hasieratik bere jokoa egitea lortu du Jaunarenak eta Oinatz Bengoetxearekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan. 22-12 irabazi du Zabaletaren kontrako partida.
Naiz.info
Jon Jaunarenak final-laurdenak jokatuko ditu Oinatz Bengoetxearen kontra, Jose Javier Zabaleta 22-12 gainditu ondoren. Jaunarenak partidako erritmoa hasieratik ezarri du Astelenan eta 9-3 aurreratu da markagailuan.
Zabaletak kostata izan bada ere, erantzutea lortu du eta 14-11 galtzen jarri da. Hortik aurrera, Jaunarena nagusi izan da.