Bengoetxeak 22 eta 20 irabazi du Idoateren aurka
Neurketa oso orekatua izan da, baina partidako azken tantuetan Leitzako aurrelariak bere esperientzia baliatu du ligaxkako bigarren garaipena lortzeko.
NAIZ.INFO
EIBAR
Oinatz Bengoetxeak final laurdenetako ligaxkako bigarren garaipena eskuratu du Mikel Idoateren kontra (22-20) Eibarko Astelenan.
Partida oso orekatua joan da hasieratik eta bi pilotariak aurretik jarri dira partidako une ezberdinetan. Azken txanpan aldiz, Bengoetxeak hobeto jokatu du eta irabazi egin du.