INFO

Berasaluze II-Albisu eta Irujo-Barriola erraz gailendu dira Mungian eta Labriten

Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldian jokatu diren bi partidetan Berasaluze II eta Albisu Beroiz eta Urrutikoetxeari gailendu zaizkie, eta Irujo eta Barriola, Xala eta Zubietari.

Urrutikoetxea eta Berasaluze II, Mungiako partidan. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk erraz gainditu dute Mikel Beroiz eta Pablo Urrutikoetxearen aurka Mungian jokatu duten partida, 22-6 gailendu baitzaizkie.

Gaur jokatu den beste norgehiagokan, Labriten, Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak ere erraz irabazi diete Xala eta Zubietari (22-2). Horrenbestez, sailkapeneko 2. postuan kokatu dira behin behinean.