Ikurrina eta liga San Juanentzat
Pasai Donibaneko arraunlariek emakumezkoen Euskotren Liga irabazi dute Zarautzen. San Juandarrek ikurrina ere irabazi dute Hibaika eta Zumaiaren aurretik.
NAIZ
San Juanek ez du hutsik egin Zarautzen eta denboraldi osoan erakutsitako nagusitasuna berretsi dute. Pasai Donibaneko arraunlariek Euskotren Liga eta ikurrina irabazi dute.
Larunbateko denborak kontuan hartuta Hibaika sailkatu da bigarren tokian Zarautzen, baina igandeko estropadan Zumaia izan da bigarrena. Meirako galiziarrak izan dira laugarrenak.