Valverde nagusi izan da seigarren etapa, eta lider jarri da
Movistar taldeko Alejandro Valverde txirrindulariak Vueltako seigarren etapa irabazi du, Benalmadena eta La Zubia batu dituena (167 km). Sailkapen nagusiaren buruan ere jarri da. [Webgune berezia]
NAIZ
LA ZUBIA
Faboritoen artean indartsuena izan da Valverde metro batzuk atera dizkie Chris Froome britainiarrari (Sky) eta Alberto Contadorri (Tinkoff).
Garaipen honekin, eta bonifikazioarekin, sailkapen nagusiaren buruan jarri da Movistar taldeko txirrindularia.
Bihar zazpigarren etapa izango da jokoan, Alhendin eta Alcaudete artean (169 km).
Vueltari buruzko NAIZen webgune bereziak itzuliari buruzko informazio zabala eskaintzen du.