INFO

Athleticek banako berdinketa lortu du Albaceteren aurka

Bigarren zatian heldu dira neurketako golak. Erikak aurreratu du talde bilbotarra markagailuan baina Albacetek berdinketa lortu du 85. minutuan.

Albaceten berdinketa lortu dute Athleticeko neskek. (ATHLETIC)

Berdinketarekin amaitu da Athleticeko emakumeek Albaceteren aurka etxetik kanpo jokatutako neurketa.

Lehenengo zatiak ez du golik eman eta berdinketarekin joan dira atsedenaldia. Bigarren denboran, baina, Alazneren erdiraketa baten ondoren Erikak buruz egin du bilbotarren lehenengo gola.

Etxekoek, ordea, ez dute amore eman eta neurketaren azken minutuetan, 85.ean, lortu dute berdinketaren gola.

1-1, azken emaitza Albaceten.