Realak lehen garaipena oparitu dio Sevillari (0-1)
Txuri-urdinek porrot mingarria jaso dute Zubietan Sevilla taldearen aurka. Andaluziarrak liga honetan ospatu duten lehen garaipena izan da.
NAIZ
Realak partida aproposa zeukan jardunaldi honetan hiru puntuak eskuratzeko, baina galdu egin dute Sevillaren aurka. 0 eta 1 nagusitu dira andaluziarrak.
Aurtengo ligan lortzen duen lehen garaipena izan da Sevillarentzat.