Indar israeldarrek bi palestinar hil dituzte tiroz
Israelgo indarrek bi palestinar tiroz hil dituzte Qalandiako errefuxiatu eremuan, Ramallah inguruan, Maan informazio agentzia palestinarraren arabera.
NAIZ
RAMALLAH
Maan agentziak berri eman duenez, indar israeldarrak Muhammad Abu Shahin palestinarraren etxebizitza eraistera joan direnean istiluak piztu dira eta tiro egin dute.
Ondorioz, bi lagun zendu dira eta beste zenbait zauritu egin dira, horien artean bat larri.
Ekainean herritar bat hil izana egozten dio Israelek Muhammad Abu Shanin palestinarrari.
Urria hasi zenetik, 85 palestinar hil dituzte tiroz indar israeldarrek.