INFO

Artola eta Albisuk aukerarik eman gabe darraite

Iñaki Artola eta Jon Ander Albisuk bere laugarren garaipena eskuratu dute Eibarren eta Binakako txapelketako lidertzan darrite, lehen egunean lortutako garaipenarekin geratu diren Altuna III.a-Merino II.ari 22-19 irabazita.

Artola eta Albisuk laugarren garaipena eskuratu dute Eibarren. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Iaz ez bezala, joko puntu bikainean heldu da bikote gipuzkoarra txapelketara eta finalerdietarako bidea oso bideratuta utzi dute beste sendotasun erakustaldi bat eman ostean. Haisera-hasieratik Jon Ander Albisuk mendean hartu David Merino eta aurrean ere, huts batzuk pilatu dituen arren, Iñaki Artola ausart eta bikain aritu da.

Aspeko bikoteak 8-6 aurreratzea lortu duen arren, partida gehienean atzetik jokatu behar izan du, Altunak ere ez du udan izandako inspirazioa erasoan eta Asegarcekoak 12-19 aurreratu dira. Arriskuak hartuz eta urdinen huts batzuei esker, gorriak 19-20 gerturatu dira berriro ere baina Asegarcekoek 19-22 irabazi dute.