INFO

Familien gastuak gora egin du, besteak beste ostalaritzan

INEren arabera, Hego Euskal Herriko familien gastuak hazkunde nabarmena izan du, krisian sartu ginenetik handiena, bereziki osasunean, garraioan eta ostalaritzan. Azken honi erreparatuko diogu, ostalari eta dendariek ikusten eta bizitzen dutena jasoz.


Familien kontsumoa gorantz doala azaltzen dute joan den astelehenean INE Espainiako Estatistika Erakundeak plazaratutako datuek. Hego Euskal Herrian, duela hamar urtetik egindako gasturik handiena egin zuten iaz sendiek (orain arteko langa 2011koa zen). Batez beste 33.318 euro gastatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 31.356. 2014tik 2015era %4,8 handitu zen kontsumoa.

Eta zertara bideratzen da dirua? INEk dioenez, osasuneko gastua da gehien goititu dena (+%12,6). Bigarren lekuan garraioa dago (+%6,7) eta, honen barrenean, ibilgailuen, bereziki autoen, erosketa (+%32). Hirugarrenik, elikagaiak eta ostalaritza daude. %5,2 igo da janarian eta edarian egindako gastua. Etxetik kanpo jaten eta edaten ia hamar eurotik bat xahutzen da.

Baina datuak, bere horretan, hotzak izaten dira, beraz, goazen ostalari eta dendarien inpresioekin kontrastatzera.

Nafarroan, gero eta ostalari gehiago

Nacho Calvo Nafarroako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak ostalaritzako langileen txostena erakutsi digu, «datu hagitz onak» ematen dituena. 2016ko martxoko data duen dokumentuak 1999 eta 2016 arteko eboluzioa azaltzen du. Bertan ikusten da, Calvok dioen bezala, krisiak krisi «sektorea ez dela inoiz erabat gaizki joan» herrialdean.

Eta orain hobetzen doa. 2014ko abenduan 15.484 ostalari zeuden Nafarroan gizarte segurantzan izena emanda, eta urte bat geroago, %4,41 gehiago, 16.199. Aurtengo martxoan, aldiz, 16.719 ziren, aitzineko urtearekin alderatuta %3,11 gehiago. Nafarroako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiaren arabera, gorakada handia da hori. «Berri txarrak izaten ditugu beti eta azpimarratzekoa da albiste on hau».

Krisian sartu ginenetik gaur arteko bilakaera aztertzen badugu, 2007tik 2016ko martxora artekoa alegia, %1,1eko igoera ikusiko dugu langile kopuruan (2007an 15.182 langile ziren). 1999tik aurten arte, berriz, %2,5 goititu da, 1999an 10.827 langile baitzeuden.

Jarduerari erreparatzen badiogu, gehienak (7.673) tabernetan dabiltza gaur egun. Aunitz dira jatetxeetan lan egiten dutenak ere (5.673). Hirugarren jarduera hotelena da (1.786). Ondotik datoz janari prestatuak eman eta ekitaldiak hornitzea, bertze ostatuak eta kanpinak.

Saltokiei dagokienez, Durangaldeko Merkatarien Elkarteko kideek erran digutenez, aurten denda dezente itxi dira eskualdean, arropa denda tradizionalak gehienak, eta lokal ugari gelditu da hutsik. Aldi berean, berriak zabaltzen ari dira. Hauek ere arropa dendak dira, baina bertze mota batekoak, modernoak. Langile kopuruan, ez dute elkartean gorakadarik sumatzen, ezpada urte sasoiarekin eta beherapenekin lotua.

Estatistikei buruz, ohartarazi dute normalean frankiziak eta saltoki handiak agertzen direla txikiekin eta tokian tokikoekin batera, multzo berean. «Orduan, handiak bai igotzen dira, baina txikietan gehiago kostatzen da», eta hori ez da islatzen datuetan.

 

Las entradas de viajeros y las pernoctaciones también suben

Al igual que la demanda interior, las entradas de viajeros van en aumento en la CAV. Los establecimientos hoteleros registraron el pasado mayo una subida del 6,5% en relación al mismo mes de 2015, mientras que las pernoctaciones anotaron, en este periodo, un crecimiento del 8,5%.

Según los datos hechos públicos este miércoles por el Instituto Vasco de Estadística, Eustat, en el quinto mes del año se contabilizaron 260.619 entradas de viajeros, 16.019 más que hace un año (+6,5%). Estas buenas cifras se deben especialmente a Gipuzkoa (+12,5%) y a Bizkaia (+4,1%). Por el contrario, Araba sufrió una caída del 1,7%.

El número de entradas de viajeros del Estado subió un 2,3% en el conjunto de la CAV, mientras que el incremento de las entradas de viajeros procedentes de otros estados fue del 12,4%.

En total, los viajeros que visitaron la CAV en mayo realizaron 494.385 pernoctaciones, 38.593 más (+8,5%). La duración de la estancia media fue de 1,90 días.

Por su parte, el grado de ocupación por plazas aumentó 3,4 puntos porcentuales. La mayor ocupación hotelera por plazas se produjo en Donostia (69,9%), seguida de la costa guipuzcoana (64,6%) y de Bilbo (63,4%). Los fines de semana concentran la mayor ocupación, con una media del 67,4% de plazas ocupadas.

El grado de ocupación por habitaciones durante los dos primeros días de la Bienal de Máquina-herramienta fue del 84,8% en los establecimientos hoteleros de Bizkaia. En concreto, las entradas de viajeros durante los días 30 y 31 de mayo ascendieron a 7.593, las pernoctaciones a 15.126, y el grado de ocupación por habitaciones al 84,8%. En el caso de Bilbo se produjeron 4.984 entradas y 9.949 pernoctaciones, con un grado de ocupación por habitaciones del 93,4%.

Por otro lado, los alojamientos rurales registraron en mayo 13.037 entradas de viajeros, un 8,1% más. Por territorios, en Araba ascendió este indicador un 33,2% y en Gipuzkoa un 11,1%, mientras que en Bizkaia se produjo un descenso del 9,6%.GARA