Aske geratu da Tomas Madina, bi urte eta erdiko espetxealdia igarota
Bi urte eta erdi eman ditu espetxean Tomas Madina «Tomi» galdakoztarrak. Igande honetan berreskuratu du askatasuna, Foncalenteko espetxea atzean utzita.
NAIZ
ALACANTE
2014ko ekainean atxilotu zuen Guardia Zibilak Tomas Madina «Tomi» galdakoztarra ETArekin zerikusia zuelakoan, eta urte honetako apirilean jaso zuen sententzia: zazpi urteko kartzela zigorra.
Fiskaltzak 40 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen, Patxi Lopez lehendakaria hiltzen saiatzea egotzita. Epaiak, baina, absolbitu egin zuen aipatu karguetatik, ETArekin lotura zuelakoan.
Igande honetan, atxilotua izan eta bi urte eta erdira, askatasuna berreskuratu du Madinak. Alacanteko Foncalent espetxetik atera da.