Endika Lejarzegi presoa aske gelditu da
Endika Lejarzegi Algortako presoa Monterrosotik (Lugo, Galizia) atera da espetxean hamabost urte pasa eta gero.
NAIZ
BILBO
Asteazken honetan, goizeko lehen orduan atera da Monterrosoko espetxetik Endika Lejarzegi algortarra. Hamabost urte eman ditu preso.
Senide eta lagunak zain zituen espetxe atarian.