Langile bat zaurituta kotxe batek harrapatuta Gueñesen
BI-636 errepidean lanean ari zen langilea zaurituta suertatu da kotxe batek harrapatuta.
NAIZ
Lakuako Segurtasun Departamentuak jakitera eman duenez, istripua Kadaguako Korridorean, Gueñes herriaren parean, goizeko zortzirak eta hogeian gertatu da. Orduan, kotxe bik talka egin dute eta BI-636 errepidean lanean ari zen langile bat talka eginiko kotxe batek kolpatu du.
Anbulantziz Gurutzetako Ospitalera eraman dute langilea.