JUL. 15 2025 Guatemalako iparraldean hiru hiri maia aurkitu dituzte arkeologoek 2.800 urtetik gorako antzinatasuna duten maien zibilizazioko hiru herrixka aurkitu dituzte arkeologoek Guatemalako iparraldean. Petnal, Cambrayal eta Los Abuelos izena jarri diete. Adituen ustetan, aurkikuntza horiei esker, hobeto ulertu ahal izango da maien kultura. Guatemalako hiritik 500 kilometro iparraldera aurkitu dituzte herrixkak. (Tim Hester | Getty Images) Bidaiari Arkeologo talde batek maien zibilizazioko hiru herri aurkitu ditu Guatemalako iparraldean. 2.800 urtetik gorako antzinatasuna dute, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.Hiru herrixkak gaur egungo Petengo departamenduan daude, Guatemalako hiritik 500 kilometro iparraldera, Kultura eta Kirol Ministerioaren arabera.«Aurkikuntza horiei esker, hobeto ulertu ahal izango da maien kultura eta nola bizi ziren orain Peten esaten zaion eremuan», zehaztu du Bernardo Arevalo de León presidentearen Gobernuak.Uaxactun Eskualdeko Arkeologia ProiektuaAurkikuntzak Uaxactun Eskualdeko Arkeologia Proiektuaren parte dira, bertako eta nazioarteko adituen parte-hartzea duena. Proiektuaren zuzendaritza Milan Kovác eslovakiarraren esku dago, herrialde bereko Bratislavako Comenuis Unibertsitatearen babesarekin.Aurkitutako herrixkek 1.200 kilometro karratuko eremua hartzen dute, Mexikoko mugatik oso gertu, eta Petnal, Cambrayal eta Los Abuelos izena jarri diete.Los Abuelos izeneko herrixkan «ikonografia bakarrarekin zizelkatutako monumentuak» eta «piramide erradialak» aurkitu dituzte arkeologoek. Petnalen, berriz, 33 metroko altuera duen piramide bat, horma-irudekin apaindua, Gobernuak azaldu duenez.Maien zibilizazioa gaur egun Guatemalari dagokion lurraldearen iparraldean bizi izan zen. Bere kulturaren erregistroak daude K.a. 1.800 urtetik aurrera, ikertzaileen arabera.