JAN. 02 2026 Deabruaren Sudurra, berriz martxan Ekuadorren Deabruaren Sudurra, tren ibilbide historikoa, Ekuadorreko ikono turistiko eta paisajistiko nabarmenetakoa, martxan da berriro, bost urtez geldirik egon ondoren, Andeetako Chimborazo probintzian. Bidaiak 30 minutu inguru irauten du. Alausíko geltokitik abiatzen da eta 2.300 metrotik 1.800 metrora arte jaisten da. (Kalypso World Photography | Getty Images) (Kalypso World Photography | Getty Images) Eli Txapartegi Trenak Andeetako paisaia ikusgarriak zeharkatzen ditu, 12,5 kilometroz, Alausí eta Sibambe geltokien artean. Gobernuak egin dituen kalkuluen arabera, 60.000 turista erakarriko ditu, batez beste, urtean. Izan ere, trenak ez du edonolako ibilbidea egiten, Deabruaren Sudurra munduko mendi pasabiderik zailenetakoa baita. Akaso horregatik da hain erakargarria, amildegi beldurgarrien artean Andeetako paisaia liluragarriez gozatzeko aukera eskaintzen duelako, bidaiarien artean ikara eta zirrara nahastuz. Alausí eta Sibambe geltokien arteko bidea egiten du. (ANPerryman | Getty Images) Trenak Andeetako paisaia ikusgarriak zeharkatzen ditu, 12,5 kilometroz. (B. LAURA | Getty Images) Bidaiari asko egurrezko leihoen ondoan kokatzen dira, amildegien handitasuna ahalik eta gehien sentitzeko eta, noski, argazkiak ateratzeko. (Gabriela Buenaño-Daniel Ferreira Leites | Getty Images) Langile bat. (Burt Johnson | Getty Images) Deabruaren Sudurra, tren ibilbide historikoa, Ekuadorreko ikono turistiko eta paisajistiko nabarmenetakoa da. (Daniel Ferreira-Leites Ciccarino | Getty Images) Bidaiak 30 minutu inguru irauten du. Alausíko geltokitik abiatzen da eta 2.300 metrotik 1.800 metrora arte jaisten da, 500 metroko desnibela guztira. Beti sumatzen da urduritasuna eta tentsio isila bidaiarien artean, batez ere Pistishi mendiaren inguruan sigi-saga eginez doanean, poliki-poliki baina gelditu gabe. Gehienak egurrezko leihoen ondoan kokatzen dira, amildegien handitasuna ahalik eta gehien sentitzeko. Baita bertigoa dutenak ere. Deabruaren Sudurra triangelu formako arroka erraldoi bat da, sudur bat gogorarazten duena. Trenbidea egitea oso konplikatua izan zen. Azkenean, sigi-saga formako jaitsiera hori baliatzea lortu zuten ingeniaritzako diseinuaren bidez: trena mendiaren ertzak uzten dion lekuraino jaitsi da eta gelditu egiten da. Ondoren, langile batek maniobra bat egin eta erraila aldatzen du. Trenak atzera martxan ekiten dio eta, beste tarte bat jaitsi eta gero, maniobra errepikatzen du. Azkenik, ‘sudurraren’ beheko aldera iristen da. Amildegi beldurgarrien artean Andeetako paisaia liluragarriez gozatzeko aukera eskaintzen du, bidaiarien artean ikara eta zirrara nahastuz. (Kalypso World Photography | Getty Images) Bisitari asko erakartzen ditu trenak. (Daniel Ferreira-Leites Ciccarino | Getty Images) Deabruaren Sudurra triangelu formako arroka erraldoi bat da, sudur bat gogorarazten duena. (Jens Otte | Getty Images) Martxan da berriro, bost urtez geldirik egon ondoren, Andeetako Chimborazo probintzian.(Iryna KURILOVYCH | Getty Images) Hori guztia ikusirik, bidaiaria zur eta lur gelditzen da XX. mendearen hasieran trenbidea eraikitzeko egindako ingeniaritza lanaz jabetzerakoan. Sekulakoa izan zen ahalegin teknikoa. Izan ere, bere garaian zati hori «munduko trenbide zailena» zela esaten zuten nazioarteko ingeniariek. Tamalez, ahalegin teknikoari giza sakrifizio izugarria gehitu zitzaion, 13 kilometro soilik zituen trenbidea eraikitzeko, 3.000 pertsona inguru –gehienak jamaikarrak eta indigenak– hil zirelako, besteak beste, dinamita leherketen, gaixotasunen, luizien, sugeen ziztaden eta lan kondizio negargarrien ondorioz. Batzuetan, animaliak eszenatokiaren protagonistak dira. (ANPerryman | Getty Images) Herriak ere bisita ditzake bidaiariak. (ANPerryman | Getty Images) Geltoki batzuk oso bereziak dira. (Gabriela Buenaño-Daniel Ferreira Leites | Getty Images) Zeharkatzen dituen herrrietako parte da trena. (Iryna KURILOVYCH | Getty Images) Deabruaren Sudurra, dena dela, trenbide transandinoaren edo gaur egun Tren Ecuador deiturikoaren zati bat da. 452 kilometroko linea da, Guayaquil –herrialdeko portu nagusia– eta Quito hiriburua lotzen zituena. Herrialdeko ekonomia dinamizatzeko eta aurrerapenaren eta batasunaren ikur bihurtzeko helburua zuen. Lehenengo ibilbidea 1873an inauguratu zen. Zenbait herri zeharkatzen ditu. (Gabriela Buenaño-Daniel Ferreira Leites | Getty Images) Deabruaren Sudurra trenbide transandinoaren edo gaur egun Tren Ecuador deiturikoaren zati bat da. (ANPerryman | Getty Images) Ibilbideko geltokietako bat. (Iryna KURILOVYCH | Getty Images) Zenbait geltoki eraberritzeko zain daude. (Gabriela Buenaño-Daniel Ferreira Leites | Getty Images) Konplexutasun handiko obren ondoren eta jarduera sismiko eta uholde gogorrei aurre eginda, azkenean, zortzigarren tren makina 1908ko ekainaren 25ean iritsi zen Chimbacalle geltokira, Quito hegoaldean. Gertaera historikoa izan zen. Egun, Alausín, dirudienez, pozik daude herriarentzat sarrera iturri nagusietako bat delako Deabruaren Sudurra. Ekuadorreko Gobernuak aurreratu du, gainera, beste trenbide ibilbide batzuk suspertzeko plan baten lehen zatia dela, eta Riobamba eta Guano inguruko udalerriekin harremanetan daudela beste trenen birgaitzearekin jarraitzeko.