JUL. 04 2025 Munduan pasieran Oinezkoen zubi eseki handiena, 110 metrorekin Getty Images El Caminito del Rey, Malaga probintziako Gaitanesko haitzarteko hormetan eraikitako bidexkak, oinezkoen zubi eseki handiena izango du Estatu espainolean. 110 metroko luzera izango du, eta azken zatian jarriko da, ibilbide alternatibo gisa, 50 metroko altueran. Azarorako prest egongo dela aurreikusi dute.