bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

«Auzolana» Maliko Komogel meskitan


Urtero bezala, Maliko Mopti herriko eta inguruetako biztanleak denon artean Komogel Meskita Handiko hormak luzitzeko eta txukuntzeko elkartu dira. Horretarako, putzu batetik jasotako lokatza erabiltzen dute. Urtero-urtero elkartzen dira, negua iritsi baino lehentxeago, 1936tik.

Lokatzez egindako meskita 1908an hasi ziren eraikitzen eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen 2009an.

Eraikin estalia, patioa eta 2-3 metroko horma babesleak ditu. Niger ibaiaren barneko deltako merkataritza gune historikoan kokatuta, ikur kultural eta turistiko bihurtu da Komogel. OUSMANE MAKAVELI