NOV. 07 2025 Egin planak Irakurketa geologikoa, inguruko paisaiak ezagutzeko «bide» erakargarria Itsaslabarretatik bi mila metroko mendietara Euskal Herrian oso kilometro gutxiko aldea egon arren, bitarte estu horretan hamaika motatako paisaiak topatuko ditugu: oihanak, ibarrak, basamortuak, tontor segailak... ederrak denak. Liburu honek eszenatoki horiez gozatzeko beste bide bat eskaintzen digu, irakurketa geologikoa eginez zer ikusten ari garen azaltzen baitigu, modu erraz eta praktikoan. Honenbestez, irakurleak jakin ahal izango du nola sortu ziren hainbeste liluratzen gaituzten gailurrak, haranak, ibaiak eta basoak. Eta, zalantzarik gabe, begiak zabalduko zaizkigu. Fitxa: ‘Ibilbide geologikoak.Paisaiak nola irakurri’ Arturo Apraiz Sua edizioak Euskal Herria liburuak 200 orrialde. Euskaraz