bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Datorren urteko 25 bidaia proposamen


Urtero bezala, Lonely Planet-ek urteko 25 destinorik onenak biltzen dituen bidaia-gida argitaratu du.

Oraingoan, gainera, 2026ko helmugak aukeratu ondoren bidaiariek egin ditzaketen planak osatzen eta aberasten laguntzen duten 25 esperientzia ere gehitu ditu, gastronomikoak barne.

Aholku praktikoak eta gomendio lagungarri eta pertsonalizatuagoez gain, bidaiatzeko garairik egokienei buruzko informazio zehatza eskaintzen du aurtengo gidak, barne-diseinu berriekin, argazki inspiratzaileekin eta mapa zabalgarri handi batekin.

Duela 17 urte lehen aldiz argitaratu zenetik, ‘Best in Travel’ iparrorratz bihurtu da Lonely Planeten konfiantza duten abenturazale askorentzat.

Fitxa:

‘Best in Travel 2026’

Lonely Planet, 2025

296 orrialde. Ingelesez