GARA Euskal Herriko egunkaria

Zinema Euskaraz programak bost film berri estreinatuko ditu


Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programak bost film estreinatuko ditu datozen hiru hilabeteetan, lau euskarara bikoiztutakoak eta bat euskarazko azpitituluekin, programaren helburu nagusietako bi berretsiz; euskara komunikazio kultural gisa erabiltzea eta aisialdian euskararen normalizazioa bultzatzea.

Zehazki, Zineuskadik jakinarazi duenez, “K2, zerua ukitzen” (maiatzak 7), “Laban, mamu txikia. A ze beldurra!” (ekainak 3), “Albert” (ekainak 10), “Phamton Boy” (ekainak 24) eta “Zipi Zape, kapitainaren uhartea” (uztailak 29) dira datozen hilabeteetan estreinatuko diren film euskaratuak.