GARA Euskal Herriko egunkaria

Bittor Kapanagari buruzko bisita larunbatean


Datorren larunbatean lehenengo aldiz Bittor Kapanagaren lanak ezagutzeko aukera egongo da Otxandion egingo den bisita baten bidez. Helburua Kapanagak arlo askotan egin zituen proposamenak hurbiletik eta modu atseginean ezagutzea izango da. Bisita 11.00etik 13.00etara izango da, udaletxetik abiatuta. Izena emateko, mikoletaelkartea@gmail.com helbidean edo telefono honetan: 663 90 12 48.