SEP. 19 2018 Udal gobernutik kanpo utzi dute hautetsi bat Uztaritzen Last update: SEP. 19 2018 - 17:36h GARA UZTARITZE Uztaritzen gobernatzen duen gehiengo abertzale eta aurrerakoiaren baitan sorturiko krisiak bere lehenengo ondorioa izan du. Uztaritze Bai zerrendako kideek If Matxikote hautetsia udal gobernutik kanpo uzteko urratsa egin dute iraileko udalbatzan hautetsiak «beste behin» gehiengoaren norabidearen kontra jardun zuelakoan. Euskara alorrean eta hirigintza planari buruzko eztabaidan iritzi propioa defendatu duen zinegotziaren ustez, udal gobernua da programatik aldendu dena. Matxikotek hautetsi gisa segitzeko asmoa du, oposizioan.