GARA Euskal Herriko egunkaria
ZIENTZIA

Prestatuago gaude gripe pandemia bati aurre egiteko, tesi batek dioenez

Eider Oñate pediatrak 2009ko A gripearen pandemiaren gaineko tesia burutu du, umeengan izan zuen eraginetik abiatuta. Lanak ondo egin zenaz eta zuzendu beharko litzatekeenaz ere mintzo da. «Alarmarekin ez itsutzea» da aholkua eta diagnostiko bizkorra egiteko metodoak behar direla dio. Hurrengo bati begira «prestatuago» gaude, bere iritziz.


Zientzia Kaiera webguneak 2009ko A gripearen pandemiari buruz Eider Oñate pediatrak defenditu berri duen tesi baten berri ematen du. Haurrengan izan zuen eragina oinarri, pandemia hura zelan kudeatu zen eta zein ondorio izan zituen aztertzen du. Esperientzia hura hartuta eta eman zuen informazioa aztertuta, hurrengo pandemia bati begira zer zuzendu beharko litzatekeen ere azaltzen du lanak.

Oñate Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako zainketa intentsiboetako unitatean egiten zuen lan pandemia izan zenean. Hori dela-eta, gertutik ikusi ahal izan zuen berorren eboluzioa eta indarrean jarritako neurriak baliagarriak izan zirela. Azaltzen duenez, «pandemia ez zen espero bezain larria izan». Urte sasoiko ohiko gripearekin konparatuta, H1N1 birusak umeengan izan zituen eraginak ez ziren oso desberdinak izan, lanak argitzen duenez. Baieztapen hori egiteko, 2009ko pandemian gripearen infekzioagatik Gipuzkoan ospitaleratu ziren haurren ezaugarri klinikoak eta epidemiologikoak aztertu ditu, eta pandemiaren aurretik eta ondoren izandakoekin alderatu ditu.

Pandemia deklaratu zenean martxan jarritako protokoloak informazio zehatza eman du, lanaren egileak nabarmentzen duenez. Osasunaren Mundu Erakundeak 2009ko ekainean adierazi zuen pandemia indarrean zegoela, eta deklarazio horrekin batera neurri batzuk jarri ziren bitartean. Ospitaleetan, A gripearekin infektatuta egon zitezkeen ume guztien kasuak sakon aztertzea zen aginduetako bat, eta horren ondorioz, normalean eskuragarri izaten ez den informazioa jaso zen, azterketarako bide berria emanez. Egoera hori ez zen 1968. urtetik gertatzen, azken gripe pandemia izan zenetik, hain zuzen.

Eider Oñateren lanak gizartean izan zen alarmari arretaz begiratzen dio. Lanak azaleratzen duenez, birusak ez zituen eragin espero ziren koadro larriak, heriotza-tasak gripe ez pandemikoan bezalako indizeak izan zituen, eta, hala ere, kontsulta kopuruak eta ospitaleratzeak nabarmen igo ziren. Oñateren esanetan, «alarma sozialak zerikusi handia izan zuen», eta ez zen herritarren jarrera aldatu zen bakarra. Berak dioenez, mediku pediatren ohiko jardun klinikoa ere aldatu zen, eta inolako zailtasunik azaltzen ez duen kasu baten aurrean, ohikoena ospitaleratze prebentiboa zen pandemia garaian.

Horregatik, balizko pandemia berri baten aurrean, «alarmarekin ez itsutzeko» ohartarazten du, eta antibiralak erabiltzeko estrategia berraztertu beharra dagoela dio, horietako batzuk oso kasu gutxitan izan baitziren eraginkorrak. Aldiz, diagnostiko bizkorra egiteko metodoen beharra azaltzen du Oñatek, proba agresiboak saihesteko.

Hurrengo pandemia gertatzen denerako, Oñateren ustez, «prestatuago gaude». 1918koa bezain pandemia birulento bat izanez gero, kutsatzea galaraztea eta hedapena saihestea da inportanteena, dioenez. «Gripeari ez zaio beldurrik izan behar, baina garrantzitsua da aholkatuz gero, txertoa jartzea».

«Este brote no es más virulento de lo habitual»

Los casos de gripe se dispararon la primera semana de enero en Hego Euskal Herria, con especial afección entre los menores de 15 años, una franja de edad en la que el contagio es más rápido. En las últimas jornadas la epidemia ha seguido un ritmo ascendente extendiéndose a otros grupos de edad hasta sobrepasar el nivel pándemico; en otras palabras, los índices están por encima de las 100 personas afectadas por cada 100.000 habitantes.

En Nafarroa, la semana pasada se registraron 3.200 nuevos casos, de los que 38 requirieron ingresos hospitalarios, según datos del Instituto de Salud del Gobierno de Iruñea; por su parte, Lakua cifró la incidencia de la actividad gripal en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en 340 casos por cada 100.000 habitantes.

Los expertos señalan que hay dos virus en circulación, el N1H1, ya conocido, y el H3N2, cuya predominancia cambia según zonas.

En esta temporada, en Hego Euskal Herria se han registrado cinco muertes entre afectados por la gripe, pero las autoridades sanitarias son tajantes al precisar que se trata de personas con graves dolencias previas y en su mayor parte de avanzada edad; además, en muchos casos no estaban vacunados contra la gripe.

Aunque estas cifras puedan parecer llamativas, los expertos recalcan que no hay razón para la alarma y subrayan dos mensajes: uno, esta epidemia que atravesamos no es excepcionalmente virulenta, por lo tanto, calma; y dos, no perder de vista la precaución, campo en el que insisten en que las personas con complicaciones de salud deben vacunarse para evitar riesgos.

La Sociedad estatal de Enfermedades Infecciosas y Microbiología Clínica también aseguró recientemente que la casuística es la «habitual de un año normal», que esta gripe «no es más peligrosa», pero que conviene extremar las precauciones. GARA