FEB. 10 2025 Gaur X urte Bertolt Brecht, gaur 127 urte jaiotako kulturgile eta pentsalari ezkertiarra Gaur 127 urte, 1898ko otsailaren 10ean, jaio zen gerora kulturgile eta pentsalari ospetsua izango zen Bertolt Brecht alemaniarra. Bertolt Brechten irudia. (WIKIPEDIA) GAUR8 1898ko otsailaren 10ean jaio zen Augsburg-en Bertolt Brecht antzerkigile eta olerkilari alemaniarra. Ideologia ezkertiarra zuen, eta kulturan ere ikuspegi horretatik egin zuen ekarpena. Bere lehenengo ikasketak sei urterekin jaso zituen Lehen Hezkuntzako eskola protestante batean. Hasierako hezkuntza mailak gaindituta, Munichen medikuntza ikasten hasi zen eta Lehen Mundu Gerra zela medio lanean hasi behar izan zuen, gerra amaitutakoan mugimendu ezkertiarrera geroz eta gehiago hurbiltzen hasi zen, azkenik bertako taldeetan parte hartuz. Izan ere, bere ideologia komunista zela eta, naziengatik ihes egin behar izan zuen erbestera. Danimarka, Suedia eta Finlandia igarota, Ameriketako Estatu Batuetara iritsi zen, bertan hainbat urte igaroz. 1948an Alemaniara itzuli zen eta Ekialdeko Berlinen finkatu zen, ‘Ensemble’ antzerki taldea sortu eta zuzendu zuen garai horretan Berlinen. 1954ean Sobietar Batasunaren eskutik ‘Bakearen Lenin Saria’ jaso zuen, eta bi urte beranduago hil zen Berlineko ospitalean bertan, 1956an. Pentsamendu komunistan ekarpen handia egin zuen Brechtek, baina marxismoarekiko zeukan erakarpenaren arrazoi nagusia ez zen ekonomia politikoaren teoria eta proletalgoaren historia ere, baizik eta marxismoak metodo kognitibo gisa zeukan boterea. Hau da, metodo eta ideologia marxistak nola balio zuen baldintza sozialak prozesu gisa ulertzeko, eta baldintza sozial horietan kontraesanak egoteak sortzen zion erakargarritasuna. Pentsamendua eta artea lotzea izaten zen bere helburu nagusienetakoa.