GAUR8 - mila leiho zabalik

Askatasunaren aldeko martxak, Aratzurin topaleku


1977ko abuztuaren 28an Askatasunaren Aldeko Martxaren amaierako ekitaldia egin zen Aratzuriko zelaietan. Martxa uztailaren 10ean hasi zen, eta Agurain, Gernika, Lodosa eta Zarauztik abiatutako zutabeek Euskal Herri guztia zeharkatu zuten, Aratzurira iritsi bitartean. Telesforo Monzonek egin zuen amaierako ekitaldiko hitzartze nagusia, Gobernu espainolak Europa iparraldeko zenbait herrialdetara bidali zituen hamabost euskal herritarren laguntzaz. Argazkia Daniel Velezek (Donibane Lohizune, 1938) ateratakoa da. Bere aitaren eskutik hasi zen argazkilaritzan, eta Parisera iristean ekin zion argazkilari profesionala izateari. Euskal Herrira bueltan, “Soud Ouest” egunkarian jardun zuen erretiroa hartu arte.