GAUR8 - mila leiho zabalik

Baimenik gabeko bideo sexualen erantzuleak eta konplizeak


Sergi Enrich eta Antonio Luna Eibarko futbol taldeko bi jokalarien bideo sexuala iragarri dute hedabideek egunotan. Ikusi nahi izan ez dudan bideoan, baina, ez dira bi jokalariok elkarrekin sexuan ari, emakume batekin baizik. Hau da, jokalariok ez zuten haien burua grabatu, horrelakorik nahi izan ez zuen emakume bat baizik.

• «Luna y Enrich, del Eibar, denunciados por un vídeo sexual» (Rtve.es, 2016/10/06).

• «Enrich y Luna, denunciados por la mujer que aparece en el vídeo sexual» (“Marca”, 2016/10/06).

Emakumeak beren beregi ez grabatzeko eskatu zuen. Futbol taldeari barkamena eskatzeko zabaldu duten komunikatuan, baina, Enrichek eta Lunak ez dute gogoz kontra grabatu izanagatik errukirik erakusten. Damutzen zaien kontuen hurrenkera honakoa da: haien irudia, futbol taldea, zaletuak, Eibar, mutikoak, «mindutako inor» eta bideoan agertzen den «hirugarren pertsona»:

• «De igual modo, lamentamos que la difusión de este vídeo pueda dañar nuestra imagen pero especialmente la imagen del club cuyos colores defendemos, y haya podido ofender a nuestros aficionados y a la ciudad de Eibar, en general.

Somos conscientes de que los futbolistas profesionales debemos dar ejemplo en todos los ámbitos, especialmente a los niños, razón por la que pedimos disculpas si este incidente ha podido herir a alguien.

Queremos igualmente disculparnos por el daño que pueda suponer la divulgación del vídeo a la imagen de la tercera persona involucrada en el mismo».

Komunikatuan argitu nahi izan zuten lehen kontua da sexu harremana «baimendua» izan zela. Grabazioa, ordea, ez da baimendua izan eta, hala ere, ez dute horregatik damurik erakutsi. Zertarako grabatu zuten nahi ez zuen emakume bat, orduan?

Bideoaren zabalkundea aztertzen hasi direnean, damutu beharrean, irain arrazistak eta matxistak azaldu dituzte jokalariek:

• «Sergi Enrich acusa en una conversación telefónica al jugador del Cádiz Eddy Silvestre, compañero de ambos en el Eibar el año pasado: ‘El Eddy Silvestre ese, el puto negro ese, hijo de puta. Me la ha liado pero bien’» (“El Mundo”, 2016/10/07).

Espainiako zinegotzi batek 2012an Carlos Sanchez futbolariari bidalitako bideo sexuala zabaldu zenetik Zigor Kodeak horrelako lege-hausteak gogorrago zigortzen ditu:

• «Los futbolistas del Eibar que difundieron un vídeo sexual se pueden enfrentar a un año de prisión» (Europa Press, 2016/10/08).

Zinegotzia masturbatzen agertzen den bideoaren zabalkundetik lau urtera, jendartearen erantzuna bateratua izan da: grabatu dutenak errudunak dira, eta, zabaldu dutenak, konplizeak.

Durangon, 2008an, emakume batek mendeku matxista jaso zuen. Berarekin sexua izan nahi zuen gizon bati ezezkoa eman zion, gustuko ez zuelako. Autobusean gizon horrek mugikorra lapurtu zion eta, han gordeta zegoen mutil-lagunari bidali zion bideo sexuala aurkitu zuenean, barra-barra zabaldu zuen. Herrian pairatu zuen presioagatik, emakumeak deserriratu behar izan zuen. Mendekua abiatu zuen gizon matxistak Durangaldean milaka konplize lortu zituen. Orduan emakumearentzako elkartasunezko mezu bakarra egon zen: Maite Barreña Ocejak “Anboto” astekariko zuzendariari bidalitako gutuna, 2008ko azaroaren 7an, “Ni zurekin nago” titulua zuena. Azken zortzi urteok aztertuta, poztekoa da ikustea orduan lapurtutako bideoa laudatzeko lotsarik agertzen ez zuten konplizeak egun emakumeen aurkako indarkeria gaitzestera behartu dituela jendarteak. Hedabideak, baina, ez dabiltza herriaren norabidean, oraindik kaletarren iritziak bilatzea nahiago dutelako adituen adierazpenak bilatzea baino:

• «Eibar opina sobre el escándalo del vídeo sexual que agita el entorno del conjunto armero» (“El Diario Vasco”, 2016/10/06).

Enrichek eta Lunak baimenik gabe grabatutako bideo sexuala ikusteari uko egiten diotela jendaurrean azaldu dutenak gero eta gehiago izan dira. Gogoz kontra grabatutako bideoak ez ikusteaz gain, horiek sustatzen dituzten hedabideak ez kontsumitzeak ere matxismoa gainditzeko bidea da. •