21 AVR. 2025 - 05:08h Otarrainxkez beteriko aza hostoak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 aza hosto, gatza. Betegarria: 200 g otarrainxka, txerri hanka bat, 2 tipula, 3 baratxuri ale, olioa, gatza, perrexila. Saltsa: porru bat, tomate heldu bat, otarrainxken buruak, olioa, gatza. Zailtasuna 3Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Aza gehitu eta 5 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu eta xukatu.Betegarria:1. Hankak garbitu eta ileak ondo erre.2. Presio-eltze batean hankak, ura, tipula laurdena, porruaren berdea bete eta orduerdiz egosi. Hezurrak kendu eta txikitu. Salda gorde.3. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.4. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.5. Otarrainxkak, hanka eta barazkiak nahastu. Gatza bota.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tomatea gehitu eta erregosi.3. Buruak sartu eta erregosi.4. 500 ml salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.Bukatzeko:1. Hostoak bete, tolestu eta irinatik pasatu.2. Zartagin batean olioa berotu eta hostoak frijitu. Paper baten gainera atera.3. Hostoak saltsarekin 15 minutuz egosi, su eztitan.