12 JAN. 2026 - 05:06h Orburuak patatekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat20 orburu. Patata purea: 2 patata, baso erdi esne, koilarakada txiki bat gurin, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 21. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilara txiki batekin atera. 2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Lau zatitan moztu.3. Azpil batean jarri eta hurrengo purearekin estali. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.Purea:1. Patatak zuritu eta zatitu. Eltze batean ur eta gatzarekin jarri eta 20 minutuz egosi.2. Esnea eta gurina berotu.3. Patatak ondo xukatu. Esnea bota eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat20 orburu, 2 patata, 2 baratxuri ale, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu. Patatak zuritu eta kraskatu. 2. Ura irakiten hasten denean, orburuak eta patata bertan sartu eta 15 minutuz egosten utzi. Xukatu. 3. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 4. Orburu eta pataten gainetik bota.