Euskal talde guztiek galdu egin dute ACB Ligako lehen partida
Caja Laboral Baskoniak 88-75 galdu du CAI Zaragozaren zelaian eta Bilbao Basketek berriz, 65-59 Gran Canaria taldearen etxean.
nAIZ.INFO
bILBO
Oso gaizki hasi da ACB Liga euskal talde guztientzat. Larunbatean Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Joventut-en aurka galdu zuen eta gaur eguerdian Caja Laboral Baskoniak eta Bilbao Basket taldeek ere ezin izan dute irabazi.
Caja Laboralrek CAI Zaragozaren kontra galdu du (88-75) eta Bilbao Basketek Gran Canariaren kontra (65-59).