Eurocupeko finalerako sailkatu da Uxue Bilbao Basket (75-53)
Nagusitasunez gailendu zaio Uxue Bilbao Basket Budivelniki Eurocupeko finalerdietako itzuliko neurketan (75-53). Horrenbestez, Lokomotiven aurka jokatuko du finala.
NAIZ.INFO
BILBO
Eurocupeko finalerako sailkatu da Uxue Bilbao Basket. Txapelketako finalerdietako itzuleko neurketa jokatu du Bilbon eta aise gailendu da Budivelniken aurka (75-53).
Joaneko neurketan ere irabazi egin zuen, beraz, nagusitasun osoz gailendu da kanporaketan.
Errusiako Lokomotiven aurka jokatuko du finala, hilaren 13an, Charleroin. Irabazleak Euroligarako txartela ere irabaziko du.