Borja Bastonek Eibarren jokatuko du, utzita
Atletico Madrilek utzita Eibarren arituko da datorren denboraldian Borja Baston aurrelaria. Larunbat honetan pasa ditu froga medikuak.
NAIZ
DONOSTIA
Eibarrek bere webgunean jakinarazi duenez, Borja Gonzalez Tomas aurrelariak, Borja Baston izenez ezagunagoa denak, talde armaginean jokatuko du datorren denboraldian.
Atletico Madrilek utzita iritsi da Eibarrera. Gaur pasa ditu froga medikuak eta Mendilibarren aginduetara jarri da.
2010ean egin zuen debuta Madrilgo taldearekin debuta eta ordutik hainbat taldetan egon da: Murtzian, Zaragozan...