Berdinketa Athletic eta Realak, eta porrota Oiartzunek
Emakumeen ligako bigarren jardunaldiak ez du emaitza onik ekarri euskal taldeentzat. Berdindu egin dute Athletic eta Realak, eta galdu Oiartzunek.
NAIZ
DONOSTIA
Athleticek etxetik kanpo jokatu du emakumeen ligako bigarren jardunaldiko neurketa. Huelvara bidaiatu dute, Sportingen aurka jokatzeko. Neurketa bana amaitu da. Y. Corresen gol batekin aurreratu dira txuri-gorriak 35. minutuan, baina Anitak banakoa ezarri du 59. minutuan.
Realak, berriz, denboraldiko lehenengo neurketa jokatu du Zubietan, eta ezin izan du aurkariaren atea zulatu. Zorionez, baina, Granadillak ere ez du golik sartu. Partidua, beraz, hutsean amaitu da.
Eta jardunaldiko emaitza txarrena Oiartzunek lortu duena izan da, bi eta huts galdu baitu Albaceteren aurka etxetik kanpo.