INFO

Idoia Mendiak EAEko «ingurumenaren aldeko bermetzat» aurkeztu du PSE

PSEren zerrendaburu den Idoia Mendiak ingurugiroaren defentsan PSE «berme bakarra» dela adierazi du. Frackinga eta Groñaren itxierra oinarri hartuta, EAE «oorlegi, eraginkor eta iraunkor» baten alde egiteko bermetzat aurkeztu du bere burua.

Idoia Mendiak ingurumenaren defentsa nabarmendu du Gasteizen. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

«Gure konpromisoa erakutsi nahi dugu modu orekatuan haziko den Euskadi batekin, lehiakorra dena, bai, baina gure seme-alabei utziko diegun herria baldintzatu gabe». Idoia Mendia, PSEren hautagaia irailaren 25eko hauteskundeetarako, Gasteizen egon da ingurumenaren defentsan «berme bakarra» bere alderdia dela defendatuz.

Honen aurrean aldaketa klimatikoaren inguruko lege bat aurrera ateratzea proposatu du Mendiak. Patxi Lopezen agintaldian EAJK eta PPk atzera bota egin zutela salatuz.

EAEk lanpostuak sortu eta hazitzeko duen beharra nabarmendu du, baina hau «modu iraunkor batean» egin behar dela azpimarratu. Zentzu horretan, bere alderdiak frackingaren kontra eta Garoñaren itxieraren alde agertu dela ekarri du gogora. Eta bi puntu hauetan astindu ditu gainontzeko alderdiak.

Hainbat udal eta aldundietan EAJren makulu den arren, Mendiak gogor kritikatu du Iñigo Urkulluren agintaldia ingurumenari dagokionez. «EAJk asko hitz egin zuen frackingaren inguruan 2012ko kanpainan, baina hauteskundeak irabazterakoan aktibitatea mantendu egin zuen». Honela EAJren programak frackinaren edo Garoñaren inguruan ezer ez diola kritikatu du.

EH Bilduri boterea izan duen tokietan «bideratu ezinezko legeak bultzatzea» leporatu dio, eta PPri, aldiz, Garoña berriz ere ireki nahi izatea.