Gas isuria izan da Urruñako saltoki baten ondoan eta 300 lagun atera dituzte
Urruñako Leclerc saltokian gas isuria izan da gaur goizean eta suhiltzaileek 300 lagun atera behar izan dituzte.
NAIZ
Urruña
Urruñako Leclerc saltokiaren ondoan egiten ari diren obra publikoetan gas hodi bat hautsi dute goizeko 9.30ak aldera, Kazeta.eus atariak jaso duenez.
Isuriaren ondorioz, saltokian zeuden 300 pertsona inguru bertatik atera dituzte. Suhiltzaileek ehun bat metroko segurtasun perimetroa ezarri dute eta isurketa eragin duen hodia estali dute.