Aitor Sarasua bertsolaria zendu da
Aitor Sarasua bertsolari aretxabaletarra zendu da gaur Itsasun, gaixotasun luze baten ondorioz.
NAIZ
Aretxabaletan 1967an sortua, Itsasun bizi zen aspaldi Aitor Sarasua. Bertan hil da gaur. Luzaz pairatutako gaixotasun batek eraman du. Familia ondoan zuela hil da, eta hileta elizkizunak eta ehorzketa larunbatean izango dira, goizeko 11.00etzan, Itsasuko elizan.
Gazte hasi zen bertsolari, bere anaia Jon bezalaxe, eta bertsolaritzari lotua segitu zuen urtetan, bertso eskolan edo, jada Ipar Euskal Herrian, Bertsularien Lagunak elkartean. Jon Anaiarekin ‘Fauna txiki bat bertso berritan’ kaleratu zuen, bertsoak eta musika uztartuz.