Kantuan, dantzan eta mota guztietako jantziak soinean hartuta ospatu dute Bilbon Garoñako zentral nuklearraren itxiera. Energia nuklearra «porrot egin duen teknologia» dela uste du gaurko itxiera jaialdia antolatu duen Ekologistak Martxan elkarteak eta Espainiako Estatuan diren beste zentral nuklearrak ere ixtea eskatu dute.
Nuclenorrek zentralaren jarduera eteteko baliatu duen gehiegizko zergaren argudioa «txantaia» dela esan du talde ekologistak. Honen jabe diren Endesa eta Iberdrolak modu horretan beste zentral nuklearren mozkinak ez ikutzea eta hondakin erradiaktiboen gaineko zerga berriak indargabetzea dutela xede salatu dute.
Laguntzarik gabe ekonomikoki ez da bideragarria energia nuklearra Ekologistak Martxan-en ustez, gainera arriskutsua dela salatu dute eta energia berriztagarrien garapena oztopatzen duela.
Amaieran euren desioa: «nuklearrik gabe bizi nahi dugu. Garoña goian bego».