Ez da posible izan eta markagailuak tarte handiegie erakusten du Ipuruan ikusi den partidarako. Baina lehen maila, Real Madrid, eta emaitza ere horren ondorio.
Lehen gola partida joan etorrian zebilenean iritsi da, jokoz kanpoko jokaldi baten ondorioz egindu Jamesek Real Madriden lehena. Etsi gabe lekua berreskuratu du Eibarrek zelaian eta aukerak sortu ere bai, baina 43an, atsedenaldira joan aurretik madrildarren bigarrena egin du Cristiano Ronaldok.
Atsedenaldiaren ostean ere egoerari buelta emateko gogoz irten dira armaginak baina ez da nahikoa izan. Benzemak 69.ean eta Ronaldok 83an penaltiz 0-4 ezarri dute markagailuan.
Eibarrek 13 puntu ditu lehen mailako bere lehen urteko lehen 12 partidetan. Ez dira gutxi, eta itxura ona mantentzen dute armaginek joko zelaian.