NAIZ
BAIONA

Nomaden kanpaleku batera sartu eta eraikin bat hustu du Poliziak Baionan

Baionako Landa Ttipia gunean operazioa egin du CRS polizia taldeak eta bertako eraikin batean «legez kanpo» bizi zirenak kanporatu ditu.

Pertsona bat, eskuburdinak jarrita. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Pertsona bat, eskuburdinak jarrita. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Mediabask-en arabera, Polizia frantsesaren CRS unitateko hamabost ibilgailu bertaratu dira astearte goiz honetan Baionako Landa Ttipiko eraikuntza bat husteko.

Lurraren jabeak salaketa jarri zuen, eraikuntza «legez kanpo» egina zegoela argudiatuta eta Justiziak arrazoia eman dio. Hala, Poliziari hura husteko agindua eman dio.

Altzariak atera egin dituzte eta, aginduan zehazten denez, berehala bota behar dute eraikina.

Pertsona bat artatu behar izan du anbulantziak, asma krisi batek jota.

Argazkietan eskuburdinak jarrita dituen gizon bat agertzen den arren, momentuz ez da baieztatu ofizialki atxiloturik izan ote den.