Partida orekatua izan da Sevillan Betisek eta Realak jokatu dutena. Bi taldeak atera dira garaipenaren bila eta bi ateetan izan dira aurretik jartzeko aukerak. Honela, Nahikarik, ordu laurdena beteta ez zela, jokaldi eder baten ostean gola egiteko abagunea izan du, baina ez du asmatu.
Eta aldapa behera ere jarri zaie partida txuri-urdinei, Betis 10 jokalarirekin geratu da-eta 29. minutuan Paula Morenok bigarren txartel horia ikusi eta gero. Hala ere, 38. minutuan iritsi da etxekoen gola. Beatriz Parrak lortu du gerora garaipenaren gola izanen zena.
Bigarren zatian berdinketaren bila atera dira gipuzkoarrak, baina ez dute azken metroetan asmatu eta garaipena eta puntuak Sevillan geratu dira.
Musique
«Ya estábamos aburridos de hacer las cosas siempre de la misma forma»
Pays Basque
Hasta 1.600 vehículos contaminantes omitieron al día las restricciones en el centro de Bilbo
Musique
Chill Mafiak, musika eszena irauli duen kolektibo nafarrak, agur erranen du
Pays Basque
El PP de Donostia exige que la escultura a las víctimas del franquismo incluya a ambos bandos
Pays Basque