Luzio

Berangoko jaiak

Berangoko jaiak: Berango goseak dago? Udalak hainbeste beharra ikusten dau ala? Ez dot ulertzen udalak hainbesteko janari-banaketarekin gure sabelak betetzeko dauen gogo hori: hamaiketakoa, sardinak, txokolatada, hanburgesak eta oilazko pintxoak, ez dot ulertzen, beharbada herriko erakunde edo elkarte baten eskaerari kasu eginez, edo jaien egitaraua zelan bete ez dakigulako?

Aurtengo Santa Ana eta Santo Domingoko jaien egitarauak iazkoen gainetik dagoz, baina okerrerako, zaila bazen ere (Santo Domingotxu eguna bere, agorrilak 5, desagertarazi baidabe, eta txarto gogoratzen ez badot, lehenengo aldia da). Janari-banaketagaz, doakoa suposatzen dot, musika-talde arrakastatsu pare bategaz eta lau gauzatxo gehiagogaz inork, eta are gitxiago 7.000 biztanle dekozan herri batek, merezi ez dauen jaiak antolatu dabez, tamalgarria; eta gazteentzat Urtz musika-taldea bakarrik?

Ez litzateke bilatu beharko oreka bat gure jaiak duinak eta guztiontzat izan daitezen? Hala ere, elkarte gehienek parte hartzen ez badabe, edo puntualki parte hartuta, jaiak porroterako bidera doaz; Udaleko norbaitek hausnarketa egin beharko luke…Jaien egitarau irakurtzea gomentatzen dot. Bakailo txapelketaz zer esanik ez…

Recherche