‘Ongi etorri errefuxiatuak’

Maiatzaren 9an, Europaren egunaren harira, Bakioko herritarrek errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteko eta bizitzen ari diren egoera salatzeko hainbat ekimen egin zituzten. Europak Turkiarekin errefuxiatuak kanporatzeko egindako hitzarmena salatu nahi izan zuten. Hitzaldi baten bidez errefuxiatuek bizi duten egoera gogoratu zuten eta iluntzearekin bat herriko argi guztiak itzali zituzten.

Bideo hau hedatu du Udalak herritarrei eskerrak emateko eta honako mezuarekin: «Lanari eutsi behar zaio eta pertsonen aldeko eskubideak babesteko urrats sendoak egiten jarraitu behar dugu. Herri solidarioa garela erakutsi behar dugu, eta Bakioko ateak zabalik daudela pertsona guztientzat, datozen toki edo herrialdetik datozela ere».

12 MAI 2016