San Adriango pasabidean indusketak

Bederatzigarren urtez jarraian, indusketak egiten ari dira San Adriango koba-pasabidean, mendeetan barrena toki horrek –garai bateko ‘autopista’ izan zen Araba eta Gipuzkoa artean– izan zuen garrantzia azaleratzen lagunduko duten arrastoen bila. Aranzadiko hiru arkeologo (Alfredo Moraza, Manu Zeberio eta Jesus Tapia) buru dituen taldean Historia ikasleak dira gehiengoa, baina boluntarioak ere badaude. Bi bisita gidatu egingo dituzte datozen bi larunbatetan, eta parte hartu nahi duenak hona idatzi behar du: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

18 JUIL. 2017