[Spota] ‘Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko’

Udara gero eta gertuago dago eta AEK-k euskaraz ikasteko antolatu ohi dituen barnetegien berri emateko bideo-erreportaje bat dakar honi begira. AEK-k berak eta Ahotsak ekoitzi duten lanak 2015eko hainbat barnetegiren kontakizuna dakar, Tobar-Remiro familiak Zugarramurdiko familia-barnetegian egindako egonaldia, Ana Perezek egin zuen barnetegi ibiltaria eta Dabid Romerok Arantzan bizitakoa. Astelehenean 20.30etatik aurrera ikusi ahalko da NAIZen. 

15 AVR. 2016