GAIAK

Porru eta otarrainxkez beteriko brickak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
6 brick ore. Betegarria: tipula bat, 2 porru, 3 baratxuri ale, 350 g otarrainxka, olioa, gatza. Otarrinxka saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, porru bat, olioa, gatza. Ilar saltsa: 100 g tipula, 150 g ilar, salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                            3

Betegarria:
1. Txikitutako tipula, baratxuriak eta porruak oliorekin errregosi.
2. Otarrainxkak zuritu eta buruak kendu. Barruan daukaten hari beltza kendu eta txikitu.
3. Barazkiak eginda daudenean, otarrainxkak gehitu eta arin erregosi. Koñaka pixka bat bota eta erre. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Otarrainxka saltsa:
1. Zerrendatan moztutako barazkiak oliorekin erregosi, su eztitan.
2. Otarrainxkan buruak gehitu eta arin erregosi.
3. Bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Ilar saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula oliorekin erregosi, su eztitan.
2. Ilarrak eta baso bat salda gehitu eta 15 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Orea erditik moztu. Gainean betegarria jarri. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta ondo itxi.
2. Brickak labe beroan erre, gorritu arte.
Otarrainxka saltsa plateretan jarri eta gainean hiruna brick. Ilar saltsarekin lagundu.